Baliabide pedagogiko oso ona dugu, edozein argazki, izen, nahi dugun guztia txertatzeko aukera ematen digu. Haurrentzat entretenigarria eta dibertigarria izango delarik aldi berean. ZER EGIN DEZAKEGU PROGRAMA HONEKIN:
Esan bezala aukera asko ematen dizkigu, bai nahi dugun marrazkia txertatzeko, bai zailtasuna aukeratzerako orduan. Ikasgelan adibidez, ikasi beharreko kontzeptu batzuk barneratzeko, egokia izan daiteke argazki batean txertatu eta puzle bat eginez ikastea. HELBURU HEZITZAILEA:
Haurrak teknologiaren bidez beraien zailtasun mailarako puzzle propioa sortzea. Ikasi beharreko zerbait, puzzle modura ipintzea dibertigarriagoa izan dadin.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
Programa honen bidez, sormena eta ikusmen espaziala landu dezakete. Bai puzzlea eratzerako orduan eta bai egiterako orduan. Bestalde, era autonomoan eta dibertigarrian ikasteko aukera eskaintzen du.
NORI ZUZENDUA:
Zailtasun maila ezberdinak daudenez, Lehen Hezkuntzako adin guztietarako zuzendurik egongo litzake.
Haur Hezkuntzan ere erabiltzeko aukera ere badago.
ABANTAILAK:
Haurrak puzzleak sortu, egin, gelakideei eginarazi, eta beraintzako gordetzeko aukera dute.
Aldaketa eta aro berri baten beharra sumatzen da hezkuntzan. Gizarteak aldatzeko eskatzen dio hezkuntzari eta honek esku hartze gehiago gizarteari. Gaur egungo gazteak eta azken finean ikasleak, teknologia berriei oso familiarizatuak daude eta beraien bizitzaren parte dira. Dokumentu honetako irakasle baten testigantzan txunditurik utzi nau, mugikorra bezala tramankulu batetik, bitarteko bat sortu du. Hau da hezkuntzaren aldaketarako adibide ezin hobe bat. Irakasle hori aldatzen hari da, gizartearekin bat doa. Dena dakien irakasle izatetik; moderatzaile, bideratzaile izatera pasa da. Orainarte irakurri eta irakurri besterik egiten ez den klase hoiei ezinbesteko bukaera jarri behar zaie. Irakurri ordez, egin, egin behar dugu; frogatuta baitago 10 aldiz gehiago barneratzen dela ezagutza. Magisteritzako ikasketetan kasu, klasean ikasitako, praktiketan ikasitakoaren erdia baino gutxiago izan dela kontsideratzen dut. Beraz, goazen klaseak etengabeko praktika bihurtzera! Ikaskuntza autonomoa da irakaskuntza egokiena, irakasleak ez gaituzte irakatsi behar, autonomoki ikastera bideratu eta bultzatu baizik. Europa iparraldeko metodoa hartu beharko genuke irizpide. Finlandia, Norbegia, Suedia... bezalako herrialdetako porrot eskolarreko datuak gure herrialdeko datuekin alderatzen baditugu, diferentzia ikeragarria dago. Herrialde hauetan, ez dute azterketik, berau prestatzeko denbora ikasten diardute. Irakaskuntza jarraia eta pertsonalizatuago erabiltzen dute. Hau da, ordezkatu ditzagun denentzako berdinak diren testu liburuak, teknologiak berrien ordez. Hauen artean interneta da liburuen ordezkatze egokiena. Gainera aipatu bezala, ikasle bakoitzak behar duen beharretara asetzen da, atunomoki lan egitera bultzatuko du; eta ez klasekide guztiak testu liburu berdinarekin lan egitera. Irakaskuntzak ez du gelako lau pareten artean itxi behar, gizartera irten behar du, bertako gaur egungo baliabideak hartuz.
Eskola eta gizartearen arteko harremana estua izan behar duela, eta beraz, gizarteak aurrera egiten duen ahala hala egin beharko luke eskolak ere. Gaur egunean gizarte teknologikoagoa bihurtzen ari den heinean eskolak, ikasleengan teknologia berriekiko hezkuntza ere bultzatu beharko du, baliabide anitzak erabiliz hauen ikasketa sustatzeko, horrela ikasketa bidea bikoitza izango da; alde batetik ikasleek arloarekiko curriculumean agertzen diren edukiak ikasiko dituzte eta aldi berean teknologia berriekiko ikaskuntza bultzatuko da.
Bideo entzundakoan esaldi batekin geratu nahiz gehienbat. Haurrak, sarean irakasleak baino gehiago dakiela. Teknologia berrien aurkikuntza edo baliabiderik onena ez da ordenagailua tresna izan, baizik eta interneta.
Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, geletan ezartzeko programa dexente hedatu ziren, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.
Ondoren, ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu.Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Bestalde,txatenbidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzek Hedabideek, orokorrean, etaordenagailuak, konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.
Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi.
Teknolgia berriak erabiltzea ezin hobeto dago, baina ez du zertan berrienak hobea izan beharrik. Telebistaren kasua alegia, duela urte asko sortu zen baliabide bat dugu eta orainerte ez zaio irakaskuntza ikaskuntza prozesuan behar bezelako erabilerarik eman. Ordenagailuen etorrerarekin ahaztuta utzi dugu tramankulu baliagarri hau. Egia da, interneten gaur egun telebistan agertzen den ia guztia eskuragarri daukagula, baina interneti eman ezin zaion erabilera ematea da garrantzitsuena.
Telebistari emango niokeen erabilgarritasun bat, eguneroko berriak ikustea eta kritikatzea izango litzateke. Hau da, eskolan goizero botatzen dituzten berri freskoak telebistan ikustearen alde egingo nuke. Ondoren, eta artikuluaren egilearekin bat etorriz, informazioa jaso eta gero, albiste bakoitzari buruz ikasle bakoitzak duen iritzi propioa eskatuko nieke. Batzuetan idatziz, beste batzuetan ahoz, solasaldiak sortuz.
Beraz, telebustari eman beharreko funtzionalitatea, informazioa pilatzeari baino, bertan emititzen diren gauzei buruzko iritzi kritikoa bultzarazteko erabiliko nuke.
Teknologia berriei eta horren berriak ez diren baliabideei funtzionaltasun egokia aurkitzen jakin behar zaie.
Denak ados gaude, gaur egungo audientzia gehieneko telebista saioak ez direla batere pedagogikoak. Baina, zergatik ez dugu irakaskuntzarako baliabide bat izateko moldatzen. Gauza guztiek dute bere alderdi pedagogikoa, saio hauen bidez ere ikasleek errealitateari aurre egiteko prestakuntza modura balio dezake. Gai honetan, ipokresia handia ikusten dut. Denok gaude ados telebisten emititzen diren programa gehienak zakarrontzira botatzeko balio dutela, kalitaterik ez dutelako, baina baldin badaude jendeak gustuko dituelako da. Arazoa da, telebista aisialdirako baliabide bezala ikusten dugula eta ez hezkuntzarako bitarteko bezala.
Adibide hau nahiko da, ikusteko hezkuntza gizartearen ispilu dela, eta gizarte aldetzea lortzen ez dugun bitartean, hezkuntzan eman nahi den aldaketa ematea ia ezinezkoa dela.
Aurreko gaiari helduz, orainarte telebista irakaskuntzan bitarteko bezala gutxi erabili baldin bada; gaur egun internetekin are eta gutxiago. Beraz dagoeneko telebista garaia pasa dugunean ez gara asiko atzera bueltatzen, begira dezagun gaur egungo egoera eta etorkizuneko egoera posiblea.
Ezinezkoa dirudien tramankulua, zientzia fikzioa dirudi, baina ez da oso urrutiko errealitatea. Honekin teknologiak denbora oso gutxian eman dituen, ematen hari den eta emango dituen aurrerakadak azalean geratzen dira.
Oraindik prototipo hutsa da, baina erritmo hau jarraituz, ezinezkoa da ez pentsatzea hil baino lehen hau ezagutuko dugunik.
Pentsa irakaskuntza munduan sortuko lukeen iraultza, nahiz eta honeraino iristeko prozesu bat eman behar den eta merkatura irtetzen denean arritu ere ez gaituen egingo.
Ikasle bakoitzak horrelako bat izatera iritsiko ahal gara? Gaur egungo mugikorren modura? Irakaskuntzan erabilera eman baino lehen gizartean sartu behar du, gaur egun ordenagailua dagoen moduan. Azken finean ordenagailu baten bertsio minimalizatua baita.
Informazio guztia momentuan jaso ahal izango genuke, botoia sakatzea beste esfortzurik ez liguke eskatuko.
Beraz, eta nire irakaskuntza ibilbidean ikusiko dudala ziur nagoen aldetik, funtzionaltasuna nola eman pentsatu beharko nuke. Baina nire janmina handiagoa da, sozialki emango dizkidan abantailak aurkitzea, iraskuntzan aplikatzea baino.
Bururatzen zaidana ikasleentzat suposatuko lukeen motibazio da, funtzionaltasun aldetik, ez baitiot gaur egungo "smartphonak" duten erabilgarritasuna baino abantaila handiagorik ikusten.
Tramankulu hauekin testu liburuen etorkizuna nahiko beltza da,irtenbidea eta honen kausa teknologia berrietan egon daiteke, izan ere bai metodologia eta baita erabilpenaren aldetik aberasgarriagoa izan daitekeelako.
Gaur egun ordenadoreek eta horrelako aparatuek programa bereziak eskaintzen dituzte irakaskunta-ikaskuntza prozesua hobetzeko.
Internet ez geletan bakarrik, leku guztietan egotearen aldeko iritzia dut, izan ere baliabide ezberdinak eta anitz eskaintzen dituelako,lehen aipatu bezala une oro informazioa jasotzeko batez ere.Oso garrantzitsua da haurrak informazioa bilatzen eta bere kabuz aurkitzea eta era berean informazio hori erabiltzen jakitea. Honek ikasketa autonomoa bultzatuko luke eta irakaslearen protagonismoa gutzituko litzake.
Orain arteko helburua testu liburuekin informazioa bereganatu eta barneratzea izan bada, gaur egun garrantzitsuena informazio hori erabiltzen irakastea da eta bide batez, informazioa gestionatzea, bakoitzaren ezagutza bilakatzea.
Ondorengo sekuentzia digitala 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago gehienbat.
Klasean 25 haur aurkitzen dira, 9 neska eta 16 mutil eta guztien aurrean burutuko dugu adibidea.
Curriculumeko kokapenari dagokionez, edozein ikasgaian egin dezakegu, baina guk heziketa fisikoko ikasgaian sartuko dugu, gimnasioan bertan egingo dugulako bertan ditugun koltxonetekin.
Azalpenean, haurrek bai etxean edota edozein tokira lo egitera doazenean, ohea egiten ikasiko dute. Horretarako, haurrek, azalpena entzun eta gero, 2-4 pertsonako taldeetan elkartu eta ohe bat egin beharko dute. Ikastolan oherik ez egotea normala denez, gimnasioko koltxonetekin ohe antzeko bat egingo dugu, eta ikasleen jertseiekin bururdia (almohada) egingo dute. Gure laguntza, beharbada, hasiera horretan beharrezkoa izango delarik.
Beharko duten materiala:
Koltxoia edo koltxoneta
Edredoia edo manta
Maindirea
Azpiko maindirea
Bururdia (almohada)
Bururdiarentzat maindirea
Burutu beharreko pausuak:
Daukagun material guztia gure aurrean izango dugu.
Komiki honetan umore pixka batekin, txakurra duenak eta espaloain kaka egin ezkero, jaso egin behar denaren mezua trasmititu nahi izan dugu. Helburu nahiko espezifikoa dugu.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
Bitarteko honekin lan egiten dugunean, ikasten ikasteko gaitasuna, norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, eta informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lantzen dela ikusten dugu. Hizkuntza gaitasuna ere lantzen da, komikian elkarrizketak sartzen baitira. Besteekiko errespetua ere lantzen da, komikiaren gaiari dagokionez, espaloiko kaka beste norbaitek zapaltzea ez baita inoren gusutukoa.
NORI ZUZENDUA:
Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak komikiak sortzeko gai dirA, beraz ikasle horien hezkuntzan egokia litzateke bitarteko hau erabiltzea.
ABANTAILAK:
Modu entretenigarri batean, txakur bat izanez gero bete beharreko betebeharretako bat zein den jakitea. Izan ere, errazagoa da komikiari esker, gazteei ideia hori barneratzea hitzez baino. Haurrarengan marrazkiak jakinmina eta interes handiagoa pizten baitu.
Ustream oso baliabide interesgarria dela iruditzen zaigu. Ikasleek, ordenagailuaren aurrean egindako presentazioak egin ditzakete eta ez jendearen aurrean, hauek naturalagoak izango direlarik, eta lotsaren kontzeptua desagertuaraziz. Ondoren jendeak ikusi ahal izango du.
Gainera irakasleak ere bere klasea bertan grabatu dezake, horrela ikasleek klasean esandako zerbait ahaztuz gero, berriro ikusteko aukera izango dute.
Zenbatetan deitu dizute ordenagailuko zerbait esplikatzeko? Honekin posible da internet izanda, besteak zuk ordenagailuan egindako ikus dezake eta.
Zer egin dezakegu ustream programarekin?
Pantailan gertatzen dena edota ordenagailuaren aurrean gertatzen dena ikusi dezakegu beste ordenagailu batetan.
Helburu hezitzailea:
- Ikasleak pozik eta adi egonez hezitzen dira.
- Hezkuntzarako teknologia berriak erabili.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
Hizkuntzarako komunikazio gaitasuna, teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna eta ikasleak autonomiaz jokatzeko.
Nori zuzendua:
Ikasleak diren eta ez direnei, hau da, gizaki guztientzat, betiere ordenagailua eta internet izanik.
Abantailak:
-Aurrek teknologia berriak erabiltzen, edo hobeto esanda kontzeptuak hobetzen joango dira.
- Nahi izanez gero, aurretik prestatu dezakegu klasea ondoren klasean bakarrik bideo jarriz eta esplikatu beharrean, laguntzen egon gaitezke.
Futbolaren inguruko taldeak, mailaketa, txapelketa, etab. buru informazioa jasotzea, irudi, bide eta hainbat baliabideen bitartez.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
- Pertsonek, norberaren errealizazioa eta garapena lortzea.
- Ezagutzen ikastea.
- Egiten ikasteko baliabideak jakitea.
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
- Informazioa eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
NORI ZUZENDUA:
Mindomoa orokorrean hartuta, irakasle eta ikasleentzat izan daiteke baliagarri. Ikasleak bere apunteen sintesi bat egiteko balio dezake. Ikasleentzat ere tresna baliagarri dela uste dugu. Apunte guztiak sistema honen bidez eman ditzaketelako. Guk egindako mindmoa aldiz, Lehen Hezkuntzako edozein mailetarako egokia bada ere, esan dezakegu, lehen zikloan erabilgarriagoa dela, bertan autonomia garatzen delako, besteak beste.
ABANTAILAK:
Bideo, argazki, notak, web orriak... ezberdinak tzertatzeko aukera horrek irakaskuntza prozesuan asko lagundu dezake. Oso tresna konpletoa dela uste dugu. Mindomoa betiko irasketeko modua baino bisualagoa da. Beste abantaila bat haurrak berarekin ibili ahal izatea da, ikasteko modua, beraiek praktikara eramatea baita.
Programa honekin edozein arlo landu dezajegula esan daiteke, gainera, ikasleak pozik eta gogotsu ibiliko dira, joku bat baita, joku potentea hain zuzen. Programatzen ikasi ezkero, bai irakasleak eta bai ikasleak, edozer gauza egiteko gai izango dira,berdinen arteko ikas-irakaskuntza bultzatuz.
Zer egin dezakegu scratch programarekin?
- Edozein arlo landu dezakegu, adibidez, guk erabili dugun bezala, heziketa fisikoko arloarekin erlazioa duena eta gauden denboraldian kontutan izanda, eskiko joku bat prestatu dugu.
-Edozein galdera mota egiteko aukera ematen dizu eta nahi dituzun erantzunak jartzeko ere.
- Esan bezala, gizarte, matematika, ingelera, geografia, historia, edozer gauza ikasi daiteke, nahi dugun objektua nahi dugun lekura eraman dezakegu, argazkiak sartu, etab.
Helburu hezitzailea:
Jolasaren bidez ikaskuntza esanguratsua bultzatzea, ikasleek interes handiagoa izaten baitute jolas baten aurrean edozein liburu edo ohiko tresnen aurrean.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia:
- Kirolaren munduko gogoak piztaraztea, eskia kirola egiteko gogoak sartu, eta aprobetxatuz txango bat egin dezakegu, kirola eta naturarekin harremanetan egon daitezen.
- Informatika edota teknologia berriei buruz gehiago jakitea, eta kasu honetan, ikasleek, Scratch-a ikasteko erabil dezaten.
- Ikasteko motibazioa piztu.
Nori zuzendua:
Ordenagailuaren inguruan pixkat jakin behar da, beraz, 2.ziklotik aurrera erabiltzea aproposa dela uste dugu.
Abantailak:
Gure ustez, programak duen abantailarik handiena, ikasleak gogostsu arituko direnez, beraien atentzioa erabat gureganatuko dugula, jolas moduan aurkezten baitzaio ikastea.
Hitzaldi honetatik atera daitezkeen ondorio simpleetatik haratago joaten sahiatuko nahiz. Gauz bat benetan ikasteko egiten sahiatu eta lortu beharra dago. Oraintxe pasa zaidan adibidea kasu: bideo ikusi dut, eta ekarpen hau egiteko blogean bideo txertatu beharra izan dut. Ahaztuta nuen nola egiten zen, egin nuen azken alditik, baina sahiatuaz eta bostpasei aldiz hanka sartu ondoren lortu dut txetatzea. Hori bai, ez pentsa behin egitearekin ikasten denik, duela asko ez nuela bloga erabiltzen eta dagoeneko nire memorian atzera geratua zegoen, baina okertzen eta okertzen lortzen da aurretik eginez ikasitakoa ateratzea. Ondorio honekin erabat ados nago, baina ez da dena arrosa kolorekoa. Irakaskuntza helburu zehatzetara bideraturik dagoela ezin dugu ukatu, lan mundura alegia. Lan mundua hezkuntzaren erreflexu da, eta hezkuntza lan munduak eskatzen duenaren ondorio. Hezkuntzak aldaketa bat behar duela esaten dugunean, kontziente ahal gara, munduak ere aldaketa nabarmena jasoko duela. Ez dut uste hezkuntzak dituen helburuak aldatu behar direnik, helburu horietara iristeko erabili behar dugun bidea eta baliabideak baizik. Hau da, eta Jordik esaten duenarekin bat eginez, eskolako eginkizunei erabilgarritasuna eman behar diegu. Baina honek arriskutsua izan daitekeen ondorio bat ekar dezake. Erabilgarritasuna bilatze horrek, eskolako eginkizunak erraztea ekarriko luke, haur batek behar duena soilik irakatsiko genioke, eta honek orainarteko joera sozial progresiboa etengo luke. Beste hitz batzuetan esanda, teknologia berriak sutsuki defendatzen dutenei bideraturik. Orainarte eskolan praktikotasunik bilatzen ez diegun zenbait informazio jasotako ikasle haiek izan dira teknologia berriak sortzeko gai. Hau da, agian izaki konplexuak eta aurrerakoiak sortzeko, hezkuntzak duen sasi-helburu horrek du errua. Hezkuntzaren ustezko aurreratze edo aldaketa saiakera honek ere barruko gabeziak ere badituela dirudi.
Normalean, ateraldi bat egiten denean, irakasleek zuzendutakoa egiten da, eta ikasleak ardiak bezala joaten dira. Hau ikasita, ikasleek parte hartu dezakete ateraldia egiterako garaian, eta ondorioz, motibatuagoak joango dira.
Zer egin daiteke Voki programarekin?
Programa honekin, hainbat gauza egin daitezke, gure kasuan, Ikastolan ateraldi bat egingo dugu, baina kasu honetan, irakasleok ateraldiaren ibilbidea egin beharrean, ikasleek egingo dute.
Horretarako, irakasleok derrigorrezko puntu batzuetatik pasa behar direla esango diegu, eta google maps-en emango dizkiegu puntu horiek.
Helburu didaktikoak:
Kirola hirian egiten ikastea, kirola hirian egiteko, errespetua eta ardura balioesten ikastea.
- Orientatzen ikastea: Ikasleak ez dira ikastolan bizi, eta zenbat eta helduagoak, orduan eta independienteagoak izaten ikasi behar dute. Posible da noizbait galduak egotea, eta orientabidearen bitartez, arazo horiei aurre egin diezaiekete. Ez hori bakarrik, egunerakotasunean, orientabidea nahigabe erabiltzen dugu, ogia erostera goazenean, ikastolara goazenean, etxeko gela batean gaudenean beste batera goazenean... Horregaitik orientabidea garatzea oso inportantea dela iruditzen zaigu.
- Ordenagailuaren erabilpena: Bizi garen garaietan, ordenagailurik edota teknologia berriei buruz ez baldin badakigu, galduak gaude, beraz, teknologia berrietan beti egon behar gara eguneratzen teknologiarekin batera, honek egunero eguneratzen baita.
Nori zuzendua:
Bereziki lehen hezkuntza bukaeran dauden ikasle guztiei, helduagoentzat baita ere.
Abantailak:
Modu berezi eta dibertigarri batean, ikasleek ateraldia egiten parte hartuko dute, eta honen ondorioz, guri laguntzeaz gain, garrantzi gehiago emango diote ateraldiari ikasleen atentzioa lortzea erraza izango delarik eta motibazio maila handituz, gauzak errazago eta denbora gutxiagoan egingo dira.
Beharrezko materiala:
Ordenagailu bat
Internet
Ateraldirako arropa aproposa
Ikastolan ateraldi bat egingo dugu, baina kasu honetan, irakasleok ateraldiaren ibilbidea egin beharrean, ikasleek egingo dute.
Horretarako, irakasleok derrigorrezko puntu batzuetatik pasa behar direla esango diegu, eta google maps-en emango dizkiegu puntu horiek.
Programa ikaragarria honako hau, izan ere, pertsonai batek, guk idazten dioguna esango baitu, errealismo ikaragarriarekin. Modu honetan, umeak emozionatuak egongo dira, pertsonaiak dioenari inoiz baino gehiago kasu eginez.
Zer egin daiteke Voki programarekin?
Programa honekin, hainbat gauza egin daitezke, guk irakasle bezala hitz egin beharrean, pertsonaiari aginduko diogu zer esan. Hau horrela izanda, irakasgai askotan erabili dezakegu Voki-a. Adibidez, tresna ikaragarria da goizeetan, umeek falta zaien atentzio hori lortzeko eta modu batez, egun horretan egingo duten guztiaz enteratu daitezke baita ere. Esan bezala edozein arloan aplikatu daiteke, nahi ditugun kontzeptuak, abestiak, etabarrak programa honen bidez azalduz, noski, muga batzuk egon behar dira, edo hobeto esanda jarri behar ditugu.
Helburu hezitzailea:
- Gure herriko kulturaren abestiak ikastea
- Entzumenezko gaitasuna lantzea
Landutako gaitasunen zergatia:
- Entzumenezko gaitasuna lantzea: Programa honekin, euskara hobetu eta ikasteko bide egokia iruditzen zaigu, egunerokotasunean erabiltzen dugun Euskara hizkuntza entzunez hizkuntza hobetzen baita entzumena landuz.
- Gure herriko kulturaren abestiak ikastea: Euskara hizkuntza egokia landuaz eta abestiak entzunez, gure herriko abestiak ikasiko dituzte, kasu honetan, eguberrietako abestiak, gure kultura gehiago ezagutuz eta aberastuz.
Nori zuzendua:
Bereziki lehen hezkuntzako ikasle guztiei, hauek Euskara ikasi eta aberastu nahi dutelarik.
Abantailak:
Modu berezi eta dibertigarri batean, gure kulturaren garapena dakar. Gainera, ikasleen atentzioa lortzea erraza izango da programa honekin, motibazio maila handituz eta gauzak errazago esplikatuz eta denbora gutxiagoan.
Beharrezko materiala:
Ordenagailu bat
Internet
Voki programa
Ustream
Edukia
Ikasleei Olentzeroren abestia erakutsiko diegu Vokiaren bitartez: