miércoles, 22 de diciembre de 2010

4. EKARPENA



Eskola eta gizartearen arteko harremana estua izan behar duela, eta beraz, gizarteak aurrera egiten duen ahala hala egin beharko luke eskolak ere. Gaur egunean gizarte teknologikoagoa bihurtzen ari den heinean eskolak, ikasleengan teknologia berriekiko hezkuntza ere bultzatu beharko du, baliabide anitzak erabiliz hauen ikasketa sustatzeko, horrela ikasketa bidea bikoitza izango da; alde batetik ikasleek arloarekiko curriculumean agertzen diren edukiak ikasiko dituzte eta aldi berean teknologia berriekiko ikaskuntza bultzatuko da.
Bideo entzundakoan esaldi batekin geratu nahiz gehienbat. Haurrak, sarean  irakasleak baino gehiago dakiela. Teknologia berrien aurkikuntza edo baliabiderik onena ez da ordenagailua tresna izan, baizik eta interneta.
Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, geletan ezartzeko programa dexente hedatu ziren, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez.
Bestalde, txaten bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzek
Hedabideek , orokorrean, eta ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario