miércoles, 22 de diciembre de 2010

3. EKARPENA

Teknologia berriak: Telebistaren erabilera hezkuntzan

Teknolgia berriak erabiltzea ezin hobeto dago, baina ez du zertan berrienak hobea izan beharrik. Telebistaren kasua alegia, duela urte asko sortu zen baliabide bat dugu eta orainerte ez zaio irakaskuntza ikaskuntza prozesuan behar bezelako erabilerarik eman. Ordenagailuen etorrerarekin ahaztuta utzi dugu tramankulu baliagarri hau. Egia da, interneten gaur egun telebistan agertzen den ia guztia eskuragarri daukagula, baina interneti eman ezin zaion erabilera ematea da garrantzitsuena.
Telebistari emango niokeen erabilgarritasun bat, eguneroko berriak ikustea eta kritikatzea izango litzateke. Hau da, eskolan goizero botatzen dituzten berri freskoak telebistan ikustearen alde egingo nuke. Ondoren, eta artikuluaren egilearekin bat etorriz, informazioa jaso eta gero, albiste bakoitzari buruz ikasle bakoitzak duen iritzi propioa eskatuko nieke. Batzuetan idatziz, beste batzuetan ahoz, solasaldiak sortuz.
Beraz, telebustari eman beharreko funtzionalitatea, informazioa pilatzeari baino, bertan emititzen diren gauzei buruzko iritzi kritikoa bultzarazteko erabiliko nuke.
Teknologia berriei eta horren berriak ez diren baliabideei funtzionaltasun egokia aurkitzen jakin behar zaie.
Denak ados gaude, gaur egungo audientzia gehieneko telebista saioak ez direla batere pedagogikoak. Baina, zergatik ez dugu irakaskuntzarako baliabide bat izateko moldatzen. Gauza guztiek dute bere alderdi pedagogikoa, saio hauen bidez ere ikasleek errealitateari aurre egiteko prestakuntza modura balio dezake. Gai honetan, ipokresia handia ikusten dut. Denok gaude ados telebisten emititzen diren programa gehienak zakarrontzira botatzeko balio dutela, kalitaterik ez dutelako, baina baldin badaude jendeak gustuko dituelako da. Arazoa da, telebista aisialdirako baliabide bezala ikusten dugula eta ez hezkuntzarako bitarteko bezala.
Adibide hau nahiko da, ikusteko hezkuntza gizartearen ispilu dela, eta gizarte aldetzea lortzen ez dugun bitartean, hezkuntzan eman nahi den aldaketa ematea ia ezinezkoa dela.
Aurreko gaiari helduz, orainarte telebista irakaskuntzan bitarteko bezala gutxi erabili baldin bada; gaur egun internetekin are eta gutxiago. Beraz dagoeneko telebista garaia pasa dugunean ez gara asiko atzera bueltatzen, begira dezagun gaur egungo egoera eta etorkizuneko egoera posiblea.

  

No hay comentarios:

Publicar un comentario