miércoles, 22 de diciembre de 2010

5.EKARPENA

Aldaketa eta aro berri baten beharra sumatzen da hezkuntzan. Gizarteak aldatzeko eskatzen
dio hezkuntzari eta honek esku hartze gehiago gizarteari.
Gaur egungo gazteak eta azken finean ikasleak, teknologia berriei oso familiarizatuak daude eta beraien bizitzaren parte dira. 
Dokumentu honetako irakasle baten testigantzan txunditurik utzi nau, mugikorra bezala tramankulu batetik, bitarteko bat sortu du. Hau da hezkuntzaren aldaketarako adibide ezin hobe bat. Irakasle hori aldatzen hari da, gizartearekin bat doa. Dena dakien irakasle izatetik; moderatzaile, bideratzaile izatera pasa da.
Orainarte irakurri eta irakurri besterik egiten ez den klase hoiei ezinbesteko bukaera jarri behar zaie. Irakurri ordez, egin, egin behar dugu; frogatuta baitago 10 aldiz gehiago barneratzen dela ezagutza.
Magisteritzako ikasketetan kasu, klasean ikasitako, praktiketan ikasitakoaren erdia baino gutxiago izan dela kontsideratzen dut. Beraz, goazen klaseak etengabeko praktika bihurtzera!
Ikaskuntza autonomoa da irakaskuntza egokiena, irakasleak ez gaituzte irakatsi behar, autonomoki ikastera bideratu eta bultzatu baizik. 
Europa iparraldeko metodoa hartu beharko genuke irizpide. Finlandia, Norbegia, Suedia... bezalako herrialdetako porrot eskolarreko datuak gure herrialdeko datuekin alderatzen baditugu, diferentzia ikeragarria dago. Herrialde hauetan, ez dute azterketik, berau prestatzeko denbora ikasten diardute. Irakaskuntza jarraia eta pertsonalizatuago erabiltzen dute.
Hau da, ordezkatu ditzagun denentzako berdinak diren testu liburuak, teknologiak berrien ordez. Hauen artean interneta da liburuen ordezkatze egokiena. Gainera aipatu bezala, ikasle bakoitzak behar duen beharretara asetzen da, atunomoki lan egitera bultzatuko du; eta ez klasekide guztiak testu liburu berdinarekin lan egitera.
Irakaskuntzak ez du gelako lau pareten artean itxi behar, gizartera irten behar du, bertako gaur egungo baliabideak hartuz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario