Zergatik erabili programa hau?
Normalean, ateraldi bat egiten denean, irakasleek zuzendutakoa egiten da, eta ikasleak ardiak bezala joaten dira. Hau ikasita, ikasleek parte hartu dezakete ateraldia egiterako garaian, eta ondorioz, motibatuagoak joango dira.
Zer egin daiteke Voki programarekin?
Programa honekin, hainbat gauza egin daitezke, gure kasuan, Ikastolan ateraldi bat egingo dugu, baina kasu honetan, irakasleok ateraldiaren ibilbidea egin beharrean, ikasleek egingo dute.
Horretarako, irakasleok derrigorrezko puntu batzuetatik pasa behar direla esango diegu, eta google maps-en emango dizkiegu puntu horiek.
Helburu didaktikoak:
Kirola hirian egiten ikastea, kirola hirian egiteko, errespetua eta ardura balioesten ikastea.
Landutako gaitasunak:
- Orientatzen ikastea.
- Ordenagailuaren erabilpena.
Landutako gaitasunen zergatia:
- Orientatzen ikastea: Ikasleak ez dira ikastolan bizi, eta zenbat eta helduagoak, orduan eta independienteagoak izaten ikasi behar dute. Posible da noizbait galduak egotea, eta orientabidearen bitartez, arazo horiei aurre egin diezaiekete. Ez hori bakarrik, egunerakotasunean, orientabidea nahigabe erabiltzen dugu, ogia erostera goazenean, ikastolara goazenean, etxeko gela batean gaudenean beste batera goazenean... Horregaitik orientabidea garatzea oso inportantea dela iruditzen zaigu.
- Ordenagailuaren erabilpena: Bizi garen garaietan, ordenagailurik edota teknologia berriei buruz ez baldin badakigu, galduak gaude, beraz, teknologia berrietan beti egon behar gara eguneratzen teknologiarekin batera, honek egunero eguneratzen baita.
Nori zuzendua:
Bereziki lehen hezkuntza bukaeran dauden ikasle guztiei, helduagoentzat baita ere.
Abantailak:
Modu berezi eta dibertigarri batean, ikasleek ateraldia egiten parte hartuko dute, eta honen ondorioz, guri laguntzeaz gain, garrantzi gehiago emango diote ateraldiari ikasleen atentzioa lortzea erraza izango delarik eta motibazio maila handituz, gauzak errazago eta denbora gutxiagoan egingo dira.
Beharrezko materiala:
Ordenagailu bat
Internet
Ateraldirako arropa aproposa
Ikastolan ateraldi bat egingo dugu, baina kasu honetan, irakasleok ateraldiaren ibilbidea egin beharrean, ikasleek egingo dute.
Horretarako, irakasleok derrigorrezko puntu batzuetatik pasa behar direla esango diegu, eta google maps-en emango dizkiegu puntu horiek.
Guk emandako puntuak:
Ver Ateraldiaren derrigorrezko bisitak en un mapa más grande
Ondoren,esan bezala, ikasleek beraiek nahi duten ibilbidea egingo dute, beti ere, guk emandako puntuetatik pasako direlarik.
Beraiek egindako ibilbidea:
Ver Ateraldiaren bisitak ateraldia egina en un mapa más grande
Google Maps erabiltzeko bideotutoriala:
No hay comentarios:
Publicar un comentario