Zergatik erabili programa hau?
Programa ikaragarria honako hau, izan ere, pertsonai batek, guk idazten dioguna esango baitu, errealismo ikaragarriarekin. Modu honetan, umeak emozionatuak egongo dira, pertsonaiak dioenari inoiz baino gehiago kasu eginez.
Zer egin daiteke Voki programarekin?
Programa honekin, hainbat gauza egin daitezke, guk irakasle bezala hitz egin beharrean, pertsonaiari aginduko diogu zer esan. Hau horrela izanda, irakasgai askotan erabili dezakegu Voki-a. Adibidez, tresna ikaragarria da goizeetan, umeek falta zaien atentzio hori lortzeko eta modu batez, egun horretan egingo duten guztiaz enteratu daitezke baita ere. Esan bezala edozein arloan aplikatu daiteke, nahi ditugun kontzeptuak, abestiak, etabarrak programa honen bidez azalduz, noski, muga batzuk egon behar dira, edo hobeto esanda jarri behar ditugu.
Helburu hezitzailea:
- Gure herriko kulturaren abestiak ikastea
- Entzumenezko gaitasuna lantzea
Landutako gaitasunen zergatia:
- Entzumenezko gaitasuna lantzea: Programa honekin, euskara hobetu eta ikasteko bide egokia iruditzen zaigu, egunerokotasunean erabiltzen dugun Euskara hizkuntza entzunez hizkuntza hobetzen baita entzumena landuz.
- Gure herriko kulturaren abestiak ikastea: Euskara hizkuntza egokia landuaz eta abestiak entzunez, gure herriko abestiak ikasiko dituzte, kasu honetan, eguberrietako abestiak, gure kultura gehiago ezagutuz eta aberastuz.
Nori zuzendua:
Bereziki lehen hezkuntzako ikasle guztiei, hauek Euskara ikasi eta aberastu nahi dutelarik.
Abantailak:
Modu berezi eta dibertigarri batean, gure kulturaren garapena dakar. Gainera, ikasleen atentzioa lortzea erraza izango da programa honekin, motibazio maila handituz eta gauzak errazago esplikatuz eta denbora gutxiagoan.
Beharrezko materiala:
Ordenagailu bat
Internet
Voki programa
Ustream
Edukia
Ikasleei Olentzeroren abestia erakutsiko diegu Vokiaren bitartez:
VOKIA SORTZEKO BIDEO TUTORIALA
No hay comentarios:
Publicar un comentario