Ezinezkoa dirudien tramankulua, zientzia fikzioa dirudi, baina ez da oso urrutiko errealitatea. Honekin teknologiak denbora oso gutxian eman dituen, ematen hari den eta emango dituen aurrerakadak azalean geratzen dira.
Oraindik prototipo hutsa da, baina erritmo hau jarraituz, ezinezkoa da ez pentsatzea hil baino lehen hau ezagutuko dugunik.
Pentsa irakaskuntza munduan sortuko lukeen iraultza, nahiz eta honeraino iristeko prozesu bat eman behar den eta merkatura irtetzen denean arritu ere ez gaituen egingo.
Ikasle bakoitzak horrelako bat izatera iritsiko ahal gara? Gaur egungo mugikorren modura? Irakaskuntzan erabilera eman baino lehen gizartean sartu behar du, gaur egun ordenagailua dagoen moduan. Azken finean ordenagailu baten bertsio minimalizatua baita.
Informazio guztia momentuan jaso ahal izango genuke, botoia sakatzea beste esfortzurik ez liguke eskatuko.
Beraz, eta nire irakaskuntza ibilbidean ikusiko dudala ziur nagoen aldetik, funtzionaltasuna nola eman pentsatu beharko nuke. Baina nire janmina handiagoa da, sozialki emango dizkidan abantailak aurkitzea, iraskuntzan aplikatzea baino.
Bururatzen zaidana ikasleentzat suposatuko lukeen motibazio da, funtzionaltasun aldetik, ez baitiot gaur egungo "smartphonak" duten erabilgarritasuna baino abantaila handiagorik ikusten.
Tramankulu hauekin testu liburuen etorkizuna nahiko beltza da,irtenbidea eta honen kausa teknologia berrietan egon daiteke, izan ere bai metodologia eta baita erabilpenaren aldetik aberasgarriagoa izan daitekeelako.
Gaur egun ordenadoreek eta horrelako aparatuek programa bereziak eskaintzen dituzte irakaskunta-ikaskuntza prozesua hobetzeko.
Internet ez geletan bakarrik, leku guztietan egotearen aldeko iritzia dut, izan ere baliabide ezberdinak eta anitz eskaintzen dituelako,lehen aipatu bezala une oro informazioa jasotzeko batez ere.Oso garrantzitsua da haurrak informazioa bilatzen eta bere kabuz aurkitzea eta era berean informazio hori erabiltzen jakitea. Honek ikasketa autonomoa bultzatuko luke eta irakaslearen protagonismoa gutzituko litzake.
Orain arteko helburua testu liburuekin informazioa bereganatu eta barneratzea izan bada, gaur egun garrantzitsuena informazio hori erabiltzen irakastea da eta bide batez, informazioa gestionatzea, bakoitzaren ezagutza bilakatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario