miércoles, 22 de diciembre de 2010

1. Ekarpena



 Hitzaldi honetatik atera daitezkeen ondorio simpleetatik haratago joaten sahiatuko nahiz.
Gauz bat benetan ikasteko egiten sahiatu eta lortu beharra dago. Oraintxe pasa zaidan adibidea kasu: bideo ikusi dut, eta ekarpen hau egiteko blogean bideo txertatu beharra izan dut. Ahaztuta nuen nola egiten zen, egin nuen azken alditik, baina sahiatuaz eta bostpasei aldiz hanka sartu ondoren lortu dut txetatzea. Hori bai, ez pentsa behin egitearekin ikasten denik, duela asko ez nuela bloga erabiltzen eta dagoeneko nire memorian atzera geratua zegoen, baina okertzen eta okertzen lortzen da aurretik eginez ikasitakoa ateratzea. Ondorio honekin erabat ados nago, baina ez da dena arrosa kolorekoa.
Irakaskuntza helburu zehatzetara bideraturik dagoela ezin dugu ukatu, lan mundura alegia. Lan mundua hezkuntzaren erreflexu da, eta hezkuntza lan munduak eskatzen duenaren ondorio. Hezkuntzak aldaketa bat behar duela esaten dugunean, kontziente ahal gara, munduak ere aldaketa nabarmena jasoko duela. Ez dut uste hezkuntzak dituen helburuak aldatu behar direnik, helburu horietara iristeko erabili behar dugun bidea eta baliabideak baizik.
Hau da, eta Jordik esaten duenarekin bat eginez, eskolako eginkizunei erabilgarritasuna eman behar diegu.
Baina honek arriskutsua izan daitekeen ondorio bat ekar dezake. Erabilgarritasuna bilatze horrek, eskolako eginkizunak erraztea ekarriko luke, haur batek behar duena soilik irakatsiko genioke, eta honek orainarteko joera sozial progresiboa etengo luke.
Beste hitz batzuetan esanda, teknologia berriak sutsuki defendatzen dutenei bideraturik. Orainarte eskolan praktikotasunik bilatzen ez diegun zenbait informazio jasotako ikasle haiek izan dira teknologia berriak sortzeko gai. 
Hau da, agian izaki konplexuak eta aurrerakoiak sortzeko, hezkuntzak duen sasi-helburu horrek du errua.
Hezkuntzaren ustezko aurreratze edo aldaketa saiakera honek ere barruko gabeziak ere badituela dirudi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario