



ZERGATIK PROGRAMA HAU:
Baliabide pedagogiko oso ona dugu, edozein argazki, izen, nahi dugun guztia txertatzeko aukera ematen digu. Haurrentzat entretenigarria eta dibertigarria izango delarik aldi berean.
ZER EGIN DEZAKEGU PROGRAMA HONEKIN:
Esan bezala aukera asko ematen dizkigu, bai nahi dugun marrazkia txertatzeko, bai zailtasuna aukeratzerako orduan. Ikasgelan adibidez, ikasi beharreko kontzeptu batzuk barneratzeko, egokia izan daiteke argazki batean txertatu eta puzle bat eginez ikastea.
HELBURU HEZITZAILEA:
Haurrak teknologiaren bidez beraien zailtasun mailarako puzzle propioa sortzea. Ikasi beharreko zerbait, puzzle modura ipintzea dibertigarriagoa izan dadin.
LANDUTAKO GAITASUNAK:
Programa honen bidez, sormena eta ikusmen espaziala landu dezakete. Bai puzzlea eratzerako orduan eta bai egiterako orduan. Bestalde, era autonomoan eta dibertigarrian ikasteko aukera eskaintzen du.
NORI ZUZENDUA:
Zailtasun maila ezberdinak daudenez, Lehen Hezkuntzako adin guztietarako zuzendurik egongo litzake.
Haur Hezkuntzan ere erabiltzeko aukera ere badago.
ABANTAILAK:
Haurrak puzzleak sortu, egin, gelakideei eginarazi, eta beraintzako gordetzeko aukera dute.
JIGSAW PLANETEN BIDEO TUTORIALA
No hay comentarios:
Publicar un comentario