Ondorengo sekuentzia digitala 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago gehienbat.
Klasean 25 haur aurkitzen dira, 9 neska eta 16 mutil eta guztien aurrean burutuko dugu adibidea.
Curriculumeko kokapenari dagokionez, edozein ikasgaian egin dezakegu, baina guk heziketa fisikoko ikasgaian sartuko dugu, gimnasioan bertan egingo dugulako bertan ditugun koltxonetekin.
Azalpenean, haurrek bai etxean edota edozein tokira lo egitera doazenean, ohea egiten ikasiko dute. Horretarako, haurrek, azalpena entzun eta gero, 2-4 pertsonako taldeetan elkartu eta ohe bat egin beharko dute. Ikastolan oherik ez egotea normala denez, gimnasioko koltxonetekin ohe antzeko bat egingo dugu, eta ikasleen jertseiekin bururdia (almohada) egingo dute. Gure laguntza, beharbada, hasiera horretan beharrezkoa izango delarik.
Beharko duten materiala:
- Koltxoia edo koltxoneta
- Edredoia edo manta
- Maindirea
- Azpiko maindirea
- Bururdia (almohada)
- Bururdiarentzat maindirea
Burutu beharreko pausuak:
- Daukagun material guztia gure aurrean izango dugu.
- Azpiko maindirea koltxoian kokatuko dugu.
- Goiko maindirea koltxoian kokatu.
- Manta edo edredoia jarri.
- Bururdiari bere maindire txikia jarri.
- Dena ohe koltxoi azpitik ondo sartu.
- Zimurrak eskuarekin kendu.
Ebaluazio irizpideak:
Gure bideotutoriala:
ohea nola egin from Aner Agirrebengoa on Vimeo.
Eredu bihurtuko zara !!!!
ResponderEliminarUste nuen IKEAn erositako oheak nola egiten diren erakutsiko zenutela ;-)