miércoles, 22 de diciembre de 2010

Scratch

Zergatik erabili programa hau?

Programa honekin edozein arlo landu dezajegula esan daiteke, gainera, ikasleak pozik eta gogotsu ibiliko dira, joku bat baita, joku potentea hain zuzen. Programatzen ikasi ezkero, bai irakasleak eta bai ikasleak, edozer gauza egiteko gai izango dira,berdinen arteko ikas-irakaskuntza bultzatuz.

Zer egin dezakegu scratch programarekin?

- Edozein arlo landu dezakegu, adibidez, guk erabili dugun bezala, heziketa fisikoko arloarekin erlazioa duena eta gauden denboraldian kontutan izanda, eskiko joku bat prestatu dugu.

-Edozein galdera mota egiteko aukera ematen dizu eta nahi dituzun erantzunak jartzeko ere.

- Esan bezala, gizarte, matematika, ingelera, geografia, historia, edozer gauza ikasi daiteke, nahi dugun objektua nahi dugun lekura eraman dezakegu, argazkiak sartu, etab.


Helburu hezitzailea:

Jolasaren bidez ikaskuntza esanguratsua bultzatzea, ikasleek interes handiagoa izaten baitute jolas baten aurrean edozein liburu edo ohiko tresnen aurrean.


Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

- Kirolaren munduko gogoak piztaraztea, eskia kirola egiteko gogoak sartu, eta aprobetxatuz txango bat egin dezakegu, kirola eta naturarekin harremanetan egon daitezen.

- Informatika edota teknologia berriei buruz gehiago jakitea, eta kasu honetan, ikasleek, Scratch-a ikasteko erabil dezaten.

- Ikasteko motibazioa piztu.


Nori zuzendua:

Ordenagailuaren inguruan pixkat jakin behar da, beraz, 2.ziklotik aurrera erabiltzea aproposa dela uste dugu.

Abantailak:

Gure ustez, programak duen abantailarik handiena, ikasleak gogostsu arituko direnez, beraien atentzioa erabat gureganatuko dugula, jolas moduan aurkezten baitzaio ikastea.

Errekurtsoak:

Ordenagailua, internet, Scratcha.



Gure Scratch-a:

Conoce más sobre este proyecto


Hau izango litzateke gure bideotutoriala:

1 comentario: