jueves, 23 de diciembre de 2010

JIGSAW PLANET

preview9 pieceOlentzeropreview12 pieceErrege magoakpreview15 pieceAnimaliakpreview21 pieceMarrazki biziduna


ZERGATIK PROGRAMA HAU:

Baliabide pedagogiko oso ona dugu, edozein argazki, izen, nahi dugun guztia txertatzeko aukera ematen digu. Haurrentzat entretenigarria eta dibertigarria izango delarik aldi berean.

ZER EGIN DEZAKEGU PROGRAMA HONEKIN:

Esan bezala aukera asko ematen dizkigu, bai nahi dugun marrazkia txertatzeko, bai zailtasuna aukeratzerako orduan. Ikasgelan adibidez, ikasi beharreko kontzeptu batzuk barneratzeko, egokia izan daiteke argazki batean txertatu eta puzle bat eginez ikastea.

HELBURU HEZITZAILEA:

Haurrak teknologiaren bidez beraien zailtasun mailarako puzzle propioa sortzea. Ikasi beharreko zerbait, puzzle modura ipintzea dibertigarriagoa izan dadin.

LANDUTAKO GAITASUNAK:

Programa honen bidez, sormena eta ikusmen espaziala landu dezakete. Bai puzzlea eratzerako orduan eta bai egiterako orduan. Bestalde, era autonomoan eta  dibertigarrian ikasteko aukera eskaintzen du.

NORI ZUZENDUA:

Zailtasun maila ezberdinak daudenez, Lehen Hezkuntzako adin guztietarako zuzendurik egongo litzake.
Haur Hezkuntzan ere erabiltzeko aukera ere badago.

ABANTAILAK:

Haurrak puzzleak sortu, egin, gelakideei eginarazi, eta beraintzako gordetzeko aukera dute.



JIGSAW PLANETEN BIDEO TUTORIALA

miércoles, 22 de diciembre de 2010

5.EKARPENA

Aldaketa eta aro berri baten beharra sumatzen da hezkuntzan. Gizarteak aldatzeko eskatzen
dio hezkuntzari eta honek esku hartze gehiago gizarteari.
Gaur egungo gazteak eta azken finean ikasleak, teknologia berriei oso familiarizatuak daude eta beraien bizitzaren parte dira. 
Dokumentu honetako irakasle baten testigantzan txunditurik utzi nau, mugikorra bezala tramankulu batetik, bitarteko bat sortu du. Hau da hezkuntzaren aldaketarako adibide ezin hobe bat. Irakasle hori aldatzen hari da, gizartearekin bat doa. Dena dakien irakasle izatetik; moderatzaile, bideratzaile izatera pasa da.
Orainarte irakurri eta irakurri besterik egiten ez den klase hoiei ezinbesteko bukaera jarri behar zaie. Irakurri ordez, egin, egin behar dugu; frogatuta baitago 10 aldiz gehiago barneratzen dela ezagutza.
Magisteritzako ikasketetan kasu, klasean ikasitako, praktiketan ikasitakoaren erdia baino gutxiago izan dela kontsideratzen dut. Beraz, goazen klaseak etengabeko praktika bihurtzera!
Ikaskuntza autonomoa da irakaskuntza egokiena, irakasleak ez gaituzte irakatsi behar, autonomoki ikastera bideratu eta bultzatu baizik. 
Europa iparraldeko metodoa hartu beharko genuke irizpide. Finlandia, Norbegia, Suedia... bezalako herrialdetako porrot eskolarreko datuak gure herrialdeko datuekin alderatzen baditugu, diferentzia ikeragarria dago. Herrialde hauetan, ez dute azterketik, berau prestatzeko denbora ikasten diardute. Irakaskuntza jarraia eta pertsonalizatuago erabiltzen dute.
Hau da, ordezkatu ditzagun denentzako berdinak diren testu liburuak, teknologiak berrien ordez. Hauen artean interneta da liburuen ordezkatze egokiena. Gainera aipatu bezala, ikasle bakoitzak behar duen beharretara asetzen da, atunomoki lan egitera bultzatuko du; eta ez klasekide guztiak testu liburu berdinarekin lan egitera.
Irakaskuntzak ez du gelako lau pareten artean itxi behar, gizartera irten behar du, bertako gaur egungo baliabideak hartuz.


4. EKARPENA



Eskola eta gizartearen arteko harremana estua izan behar duela, eta beraz, gizarteak aurrera egiten duen ahala hala egin beharko luke eskolak ere. Gaur egunean gizarte teknologikoagoa bihurtzen ari den heinean eskolak, ikasleengan teknologia berriekiko hezkuntza ere bultzatu beharko du, baliabide anitzak erabiliz hauen ikasketa sustatzeko, horrela ikasketa bidea bikoitza izango da; alde batetik ikasleek arloarekiko curriculumean agertzen diren edukiak ikasiko dituzte eta aldi berean teknologia berriekiko ikaskuntza bultzatuko da.
Bideo entzundakoan esaldi batekin geratu nahiz gehienbat. Haurrak, sarean  irakasleak baino gehiago dakiela. Teknologia berrien aurkikuntza edo baliabiderik onena ez da ordenagailua tresna izan, baizik eta interneta.
Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, geletan ezartzeko programa dexente hedatu ziren, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez.
Bestalde, txaten bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzek
Hedabideek , orokorrean, eta ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi.

3. EKARPENA

Teknologia berriak: Telebistaren erabilera hezkuntzan

Teknolgia berriak erabiltzea ezin hobeto dago, baina ez du zertan berrienak hobea izan beharrik. Telebistaren kasua alegia, duela urte asko sortu zen baliabide bat dugu eta orainerte ez zaio irakaskuntza ikaskuntza prozesuan behar bezelako erabilerarik eman. Ordenagailuen etorrerarekin ahaztuta utzi dugu tramankulu baliagarri hau. Egia da, interneten gaur egun telebistan agertzen den ia guztia eskuragarri daukagula, baina interneti eman ezin zaion erabilera ematea da garrantzitsuena.
Telebistari emango niokeen erabilgarritasun bat, eguneroko berriak ikustea eta kritikatzea izango litzateke. Hau da, eskolan goizero botatzen dituzten berri freskoak telebistan ikustearen alde egingo nuke. Ondoren, eta artikuluaren egilearekin bat etorriz, informazioa jaso eta gero, albiste bakoitzari buruz ikasle bakoitzak duen iritzi propioa eskatuko nieke. Batzuetan idatziz, beste batzuetan ahoz, solasaldiak sortuz.
Beraz, telebustari eman beharreko funtzionalitatea, informazioa pilatzeari baino, bertan emititzen diren gauzei buruzko iritzi kritikoa bultzarazteko erabiliko nuke.
Teknologia berriei eta horren berriak ez diren baliabideei funtzionaltasun egokia aurkitzen jakin behar zaie.
Denak ados gaude, gaur egungo audientzia gehieneko telebista saioak ez direla batere pedagogikoak. Baina, zergatik ez dugu irakaskuntzarako baliabide bat izateko moldatzen. Gauza guztiek dute bere alderdi pedagogikoa, saio hauen bidez ere ikasleek errealitateari aurre egiteko prestakuntza modura balio dezake. Gai honetan, ipokresia handia ikusten dut. Denok gaude ados telebisten emititzen diren programa gehienak zakarrontzira botatzeko balio dutela, kalitaterik ez dutelako, baina baldin badaude jendeak gustuko dituelako da. Arazoa da, telebista aisialdirako baliabide bezala ikusten dugula eta ez hezkuntzarako bitarteko bezala.
Adibide hau nahiko da, ikusteko hezkuntza gizartearen ispilu dela, eta gizarte aldetzea lortzen ez dugun bitartean, hezkuntzan eman nahi den aldaketa ematea ia ezinezkoa dela.
Aurreko gaiari helduz, orainarte telebista irakaskuntzan bitarteko bezala gutxi erabili baldin bada; gaur egun internetekin are eta gutxiago. Beraz dagoeneko telebista garaia pasa dugunean ez gara asiko atzera bueltatzen, begira dezagun gaur egungo egoera eta etorkizuneko egoera posiblea.

  

2. Ekarpena




Ezinezkoa dirudien tramankulua, zientzia fikzioa dirudi, baina ez da oso urrutiko errealitatea. Honekin teknologiak denbora oso gutxian eman dituen, ematen hari den eta emango dituen aurrerakadak azalean geratzen dira.
Oraindik prototipo hutsa da, baina erritmo hau jarraituz, ezinezkoa da ez pentsatzea hil baino lehen hau ezagutuko dugunik.
Pentsa irakaskuntza munduan sortuko lukeen iraultza, nahiz eta honeraino iristeko prozesu bat eman behar den eta merkatura irtetzen denean arritu ere ez gaituen egingo.
Ikasle bakoitzak horrelako bat izatera iritsiko ahal gara? Gaur egungo mugikorren modura? Irakaskuntzan erabilera eman baino lehen gizartean sartu behar du, gaur egun ordenagailua dagoen moduan. Azken finean ordenagailu baten bertsio minimalizatua baita.
Informazio guztia momentuan jaso ahal izango genuke, botoia sakatzea beste esfortzurik ez liguke eskatuko. 
Beraz, eta nire irakaskuntza ibilbidean ikusiko dudala ziur nagoen aldetik, funtzionaltasuna nola eman pentsatu beharko nuke. Baina nire janmina handiagoa da, sozialki emango dizkidan abantailak aurkitzea, iraskuntzan aplikatzea baino.
Bururatzen zaidana ikasleentzat suposatuko lukeen motibazio da, funtzionaltasun aldetik, ez baitiot gaur egungo "smartphonak" duten erabilgarritasuna baino abantaila handiagorik ikusten.
Tramankulu hauekin testu liburuen etorkizuna nahiko beltza da,irtenbidea  eta honen kausa teknologia berrietan egon daiteke, izan ere bai metodologia eta baita erabilpenaren aldetik aberasgarriagoa izan daitekeelako. 
Gaur egun ordenadoreek eta horrelako aparatuek programa bereziak eskaintzen dituzte irakaskunta-ikaskuntza prozesua hobetzeko.
Internet ez geletan bakarrik, leku guztietan egotearen aldeko iritzia dut, izan ere baliabide ezberdinak eta anitz eskaintzen dituelako,lehen aipatu bezala une oro informazioa jasotzeko batez ere.Oso garrantzitsua  da haurrak informazioa bilatzen eta bere kabuz aurkitzea eta era berean informazio hori erabiltzen jakitea. Honek ikasketa autonomoa bultzatuko luke eta irakaslearen protagonismoa gutzituko litzake.
Orain arteko helburua testu liburuekin informazioa bereganatu eta barneratzea izan bada, gaur egun garrantzitsuena informazio hori erabiltzen irakastea da eta bide batez, informazioa gestionatzea, bakoitzaren ezagutza bilakatzea.  

Sekuentzia Digitala

Ohe bat nola prestatu:

Ondorengo sekuentzia digitala 2. zikloko ikasleei zuzenduta dago gehienbat.
Klasean 25 haur aurkitzen dira, 9 neska eta 16 mutil eta guztien aurrean burutuko dugu adibidea.
Curriculumeko kokapenari dagokionez, edozein ikasgaian egin dezakegu, baina guk heziketa fisikoko ikasgaian sartuko dugu, gimnasioan bertan egingo dugulako bertan ditugun koltxonetekin. 

Azalpenean, haurrek bai etxean edota edozein tokira lo egitera doazenean, ohea egiten ikasiko dute. Horretarako, haurrek, azalpena entzun eta gero, 2-4 pertsonako taldeetan elkartu eta ohe bat egin beharko dute. Ikastolan oherik ez egotea normala denez, gimnasioko koltxonetekin ohe antzeko bat egingo dugu, eta  ikasleen jertseiekin bururdia (almohada) egingo dute. Gure laguntza, beharbada, hasiera horretan beharrezkoa izango delarik.


Beharko duten materiala:
  • Koltxoia edo koltxoneta
  • Edredoia edo manta
  • Maindirea
  • Azpiko maindirea
  • Bururdia (almohada)
  • Bururdiarentzat maindirea

Burutu beharreko pausuak:
  1.  Daukagun material guztia gure aurrean izango dugu.
  2. Azpiko maindirea koltxoian kokatuko dugu.
  3. Goiko maindirea koltxoian kokatu.
  4. Manta edo edredoia jarri.
  5. Bururdiari bere maindire txikia jarri.
  6. Dena ohe koltxoi azpitik ondo sartu.
  7. Zimurrak eskuarekin kendu.



Ebaluazio irizpideak:    

 Gure bideotutoriala:





ohea nola egin from Aner Agirrebengoa on Vimeo.

Pixtona



HELBURU HEZITZAILEAK:


         Komiki honetan umore pixka batekin, txakurra duenak eta espaloain kaka egin ezkero, jaso egin behar denaren mezua trasmititu nahi izan dugu. Helburu nahiko espezifikoa dugu.

LANDUTAKO GAITASUNAK:
         Bitarteko honekin lan egiten dugunean, ikasten ikasteko gaitasuna, norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, eta informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lantzen dela ikusten dugu.
Hizkuntza gaitasuna ere lantzen da, komikian elkarrizketak sartzen baitira.
Besteekiko errespetua ere lantzen da, komikiaren gaiari dagokionez, espaloiko kaka beste norbaitek zapaltzea ez baita inoren gusutukoa.


NORI ZUZENDUA:

 Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak komikiak sortzeko gai dirA, beraz ikasle horien hezkuntzan egokia litzateke bitarteko hau erabiltzea.

ABANTAILAK:

Modu entretenigarri batean, txakur bat izanez gero bete beharreko betebeharretako bat zein den jakitea. Izan ere, errazagoa da komikiari esker, gazteei ideia hori barneratzea hitzez baino. Haurrarengan marrazkiak jakinmina eta interes handiagoa pizten baitu.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

- Ordenagailua
- Interneta
- Pixton



PIXTONA EGITEKO BIDEO TUTORIALA